Gu
  • nosotros_slide_2_EU copia.png
  • nosotros_slide_3_EU.png
  • nosotros_slide_4_EU.png
  • nosotros_slide_5_EU.png
  • nosotros_slide_6_EU.png
Te llamamos gratis
Doan deituko dizugu

 

NOR GARA?  

ZER EGITEN DUGU?

 

nosotros 1 duchaya EUDUCHAYA enpresa ESPEZIALIZATUA da bainuontziaren lekuan dutxa jartzen. Horretarako erabiltzen ditugun sistema berritzaileari eta materialei esker, kalitaterik handiena eta lana 6 eta 8 ordu bitartean egitea bermatzen dugu.

 

Azkartasuna garrantzitsua da guretzat, baina garrantzitsuena gure lanaren kalitatea da. Gure bezeroen erabateko gogobetetasuna bilatzen dugu. Hori lortzeko ez da nahikoa azkar egitea. Prozesuko urrats guztiak ere zaintzen ditugu, bai bezeroaren arreta, bai materialik egokienak aukeratzea, bai azken xehetasunak.

 

Guregan konfiantza jarri duten bezeroek beren senide, lagun eta bizilagunei gomendatzen diete gure zerbitzua, behin eta berriro. Eta horrek lana artez eta moldez egiten dugula adierazten du zalantzarik gabe.

 

 


 

UXATU ARRISKUAK!

ESAN AGUR BAINUONTZIARI  8 ORDUTAN BAINO GUTXIAGOAN ETA OBRA GOGAIKARRIRIK GABE 

Paso_3
Pso_2
Paso_1
Previous Next Play Pause

 

1. URRATSA

Agur zure bainuontziari.

 

2. URRATSA

Horren lekuan dutxaontzi irristagaitza jarri eta hormak estaltzen ditugu.

 

3A. URRATSA

Manpara, txorrotak, segurtasun-tresnak eta osagarriak jartzen ditugu.

 

3B. URRATSA

Irtenbide bereziak ere baditugu, hala nola dutxaontziak zoruaren arrasean jartzea (oztoporik gabe), hormak erabat estaltzea, manpara bereziak jartzea, laguntza teknikoa ematea…

 


 

ZERGATIK FIDA ZAITEZKE DUCHAYAREKIN?

 

1. ESPERIENTZIA: 40 urteko esperientzia eta milaka (12.000) bainuontzien lekuan jarritako dutxak dira gure bermeak. DuchaYa dagoeneko enpresa liderra da bainuontzien lekuan dutxak jartzen, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Errioxan. Kantabriako, Burgosko eta Frantziako beste eskualde batzuetan ere jarduten dugu.

  

2.  IRABAZI BARIETATEA: Zalantzarik gabe, aukerarik handiena dugu materialetan eta prezioetan, bainuontzien lekuan kalitateko dutxak jartzeko orduan. Kontsultatu gure aukerak, hormak erabat edo zati batez estaltzeko, oztoporik gabeko ahokatutako dutxaontzi irristagaitzak jartzeko, manpara bereziak ipintzeko, laguntza teknikoa emateko, txorrota termostatikoak instalatzeko…

  

3. IRABAZI SEGURTASUNA: Beti gaude ziur, badakigu bezeroak erabat gustura geratuko direla. Horregatik, ez dugu ezta euro bakar bat ere aurreratzeko eskatzen. SEINALERIK ETA AURRERAKINIK GABE! Gure bezeroek lanarekin gustura geratzen direnean ordaintzen dute.

  

4. IRABAZI EROSOTASUNA: DuchaYak ordaintzeko erraztasunak eskaintzen dizkie behar dutenei, eta hainbat erakunde publikorekin harremanetan jartzen ditugu, unean uneko dirulaguntzak eskatzeko.

 


 

NOLA EGITEN DUGU LAN. JARRAITU BEHARREKO URRATSAK

+ Lehen urratsa. Zure kontsulta 

Deitu telefonoz edo bidali mezu bat posta elektronikoz, eta saiatuko gara zure zalantza guztiak argitzen. Zer egiten dugun eta horren gutxi gorabeherako kostua ere adieraziko dizugu.


+ Bigarren urratsaBisita tekniko-komertziala

Nahi baduzu, teknikari komertzial bat joango da zure etxera, inolako konpromisorik gabe. Zure ideia eta behar guztiak entzun, zure bainugela aztertu, neurriak eta argazkiak hartu, erabiltzen ditugun materialak erakutsi, lana nola egingo dugun azaldu eta, jakina, aurrekontu zehatza egingo dizugu. 


+ Hirugarren urratsaAurrekontua onartzea

Aurrekontua egokia iruditzen bazaizu, eguna eta ordua hitzartuko ditugu gure teknikariek bainuontzia kendu eta horren lekuan dutxa jartzeko. Eta bisitatu nahi bagaituzu, erakusketa bat dugu zure zerbitzura, bukatutako DuchaYa bat nola geratzen den ikusteko, materialak ikusi eta ukitzeko, osagarriak eta manparak aukeratzeko… 


+ Lau garren urratsaBainuontziaren lekuan dutxa jartzea

Hitzartutako egunean, gure teknikariak zure etxera joango dira, material guztiak prest dituztela, 6 eta 8 ordu bitartean zure bainuontzia kendu eta horren ordez dutxaontzia eta aukeratutako osagarri guztiak jartzeko. Sortutako hondakinak kentzeaz ere arduratuko gara. Dena garbi eta txukun utziko dugu.

 

 

 

 Gipuzkoa Whatsapp: 678 812 719

 Bilbao Whatsapp: 687 049 422

 Barakaldo Whatsapp: 664 473 656

 Navarra Whatsapp: 673 776 505

 Vitoria Whatsapp: 678 812 693

 France Whatsapp: +33 07 71 11 74 43

ERAKUSKETAK

Gipuzkoa  |  943 444 660  Ubarburu Paselekua, nº30 zk. 27. Poligonoa, Donostia

Bizkaia  |  946 440 304   |  Karmelo kalea, nº 7 Santutxu, Bilbao

Bizkaia  |  946 477 047   |  Elkano Kalea, nº 19, Barakaldo

Navarra  |  948 102 727   |  Tajonar kalea, 1 (eraikin adimendunen aurrean), Nafarroa

Araba  |  945 102 588   |   Avda. Gasteiz nº 40, Gasteiz

La Rioja  |  941 100 250   |   Laister

Francia  |  +33 07 71 11 74 43   |   Laister  

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
 
   
 

  ¡¡EZAGUTU GURE ERAKUSKETAK!!

 

 

Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia al navegar por la web. Para saber más Uso de Cookies.

Si acepto las cookies de este sitio